ZENBAKI SARIDUNA: 1022



Larunbateko gurasoen jaialdian zozketatu genuen otzara eder hau. 
Zenbaki saritua 1022 izan da.
Otzara bertoko produktuz beteta dago: Indabak, urretxak, tomateak, piperrak,  piper txorizero sikuak, txakolina, sagardoa, tomateak, gaztaiak, artauruna, arrautzak eta limoiak. 

Lortutako irabaziak Haitiko elkartasun proiekturako izango da,  
Fonds Parisieneko eskolako liburutegia egiteko.
Gernikako karitasi laguntzeko ere bai.

Eskerrik asko denoi zuen laguntzagatik !

ELIKADURA BURUJABETZA


San Fidel ikastolako ikasleek Elikadura Burujabetzaren gaia jorratu dute dinamika ezberdinen bitartez, martxoaren 13an garatu da goizetik arratsaldera ondoko ordutegian ikusten den moduan:

  ARETOTIK  PASATU BEHAR DIREN ORDENEAN:

9-9.45 :  LH 1.2 MAILAK

10-10.45: DBH 1.2. MAILAK

10.50-11.40 : DBH 3.4. MAILAK

11.45- 12.30: LH 5.6. MAILAK

14.30-15.15 : LH 3. 4. MAILAK

15.15-16.45: HH (4-5 URTE)



FISC GKE- ko Junkal Arruti, jardunaldiaren dinamizatzailea izan  da.
Gela bakoitzeko irakasleez gain Agenda 21eko eta Pastoraleko arduradunak egon dira dinamika ezberdinetan laguntzen.

DBH 4. mailako ikasleak jorratzen ari direnez ikasturte honetan  zehar  elikadura burujabetzaren gaia, eurek egindako aurkezpena azalduko dute PPT formatoan , Ana  Iruskieta eta Asier Gordo ordezkariak izanik.
Nahikoa jorratuta dutenez elikaduraren  gaia uraren pribatizazioari buruzko hausnarketa egin dute sakonago, eta azkenengo 10 minututan kartuulinetan adierazi dute bereganatu dituzten ideiak edo sentipenak.

Erabilitako baliabideak eta  DBH 3. 4 . mailakoek egindako  ondorioei buruzko kartulinen argazkiak karpeta ezberdinetan antolatuta daude. Ikasleek erabili diruzten fitxak ere.



Euskadiko Ikasleen Orkestran onartu dute Mikel Ibarra gernikarra
by Busturialdeko Hitza on 2014/02/26 in KULTURA

Mikel Ibarra gernikarra EIO GAZTEk (Euskadiko Ikasleen Orkestra ) egindako sarrera probak gainditu ditu Gernika-Lumoko Segundo Olaeta Musikako tronpa ikasle Mikel Ibarra Gardokik. 200 ikasle baino gehiago aurkeztu ziren urtarrilean egindako proba horietara, baina orkestran sartu ezinik gelditu dira asko.

Proba gaindituta, Euskal Herriko antzoki garrantzitsuenetan jotzeko aukera edukiko du, beraz, gernikarrak. Hain zuzen, ekainaren 26an, 27an eta 28an emango ditu orkestrak kontzertuak, Bilbon, Donostian eta Gasteizen.

ASMAKETAK





EKO-OIZ ELKARTEA ETA SAN FIDELEKO IKASLEAK BERRIZTAGARRIEKIN JOLASTEN



























EKO-OIZ ELKARTEA ETA SAN FIDELEKO IKASLEAK BERRIZTAGARRIEKIN JOLASTEN.


Energia berriztagarrien erabilera zuzena esperimentatu dute DBH 2. mailako ikasleek, Eko-Oiz elkarteko monitoreekin. Jostailuak eta maketak egin dituzte plaka fotovoltaikoak eta bestelako energia iturri berriztagarriak erabiliz. Edukiak ondo menperatzen  dituztela argi gelditu da eta gainera ederto pasatu dute.

HAITI




























Bakea  garapenik gabe ez dela benetako bakea landu dugu Marialurekin; bera Haitin egon da lanean eta gaur esperientzia benetan interesgarriak ekarri dizkigu. 

























Abenduaren 24ean Marijesiei dirua batzen lagundu genien. Aurton Elikagaien Bankuari eman zaio dirua eta guztira 1896 euro batu dira.

2014ko EGUTEGIA

                                    

2014ko egutegia prestatu dugu eta salgai dago ikastolako idazkaritzan 5 eurotan.
Iaz Haitiko proiektua aukeratu genuen bost urterako elkartasun proiektu bezala. 2010ean lurrikara gogor bat gertatu zen eta 2012an ekaitz izugarria, hau dela eta beharrizan handiak dituzte. 
Proiektu honen barnean hainbat lan dago aurreikusita: ur putzua berriro martxan jarri , 80 etxebizitza berreraiki, Fonds Parisien-eko egoitzako lokatza kendu, gelak berreraiki eta sukaldea konpondu.
Gure hurbileko egoerari ere erantzun nahian, Gernikako Karitasi gure laguntza eskaintzea erabaki dugu; hau dela-eta, batzen den diruaren erdia Gernikako Karitasentzako izango da.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik.
Zuen gustukoa izatea espero dugu !


EUSKARAEN EGUNA (11 ORDUKO IRRAKURRALDIA)

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat jarduera izan dira Busturialdean. Gernika-Lumon, adibidez, Berbalagunek antolatuta 11 orduko irakurraldia egin dute  hirugarrenez, oraingoan Edorta JimenezenBaleen berbaroa-gaz. Elai-Alai aretoko gela txikian aritu dira gure DBH 4. MAILAKO IKASLEAK  liburu hori irakurtzen.